Motozale batek istripua izan du gaur goizean Urretxun, GI-631 errepidean. Basurde baten aurka jo du. Motozalea Zumarragako ospitalera eraman dute, baina ez du zauri larririk. Basurdea hil egin da. Errei bat itxita egon da, baina dagoeneko ireki dute.
Motozalea, legazpiarra, Azkoitira zihoan eta 06:45ak aldera izan du istripua, Urretxuko ofita harrobia baino apur bat lehenago.
