Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Zumarragako Udalak Gure-Txokoko eta El Salvadorreko tabernak ustiatzeko kontratazio espedienteak onartu ditu

Zumarraga

Alderdi guztiek alde bozkatu dute

2026/02/26
Otamotz

Zumarragako Udalak Gure-Txoko jubilatuen etxeko eta El Salvador gizarte etxeko tabernak ustiatzeko kontratazio espedienteak onartu zituen astearteko osoko bilkuran. Alderdi guztiek alde bozkatu zuten.

Esleipendunak 350 euro ordainduko du hilero. Kontratua bost urtekoa izango da (bi urte eta ondoren urtero luzatuko da). Helburua ahalik eta zerbitzu onena eskaintzea da, bereziki adinekoei. Mikel Serranok egungo arduradunari (Barrenetxe JO 1964) eskerrak eman zizkion eta berriek egungoek bezain ondo lan egitea espero dutela esan zuen.

EH Bilduko Aritz Elgarrestak kontratazio espedientea zazpi urteko atzerapenarekin onartu dela esan zuen. “Egoera erregularizatuko duten pleguak dira, aurrekoan txostenik gabe esleitu baitzen. Kontratu ezberdinak aztertzen ari ginela, Gure-Txokoren esleipenak ez zuela amaiera datarik ikusi genuen. Alkateari galdetu eta hastear zirela erantzun zigun. Gure ustez, galdetu genuelako jarri ziren martxan. A dedo esleitu zen. Oso larria da. Prebarikazioa izan daiteke”.

Asteartean aho batez onatu zen kontratazio espedientea. “14 ekarpen aurkeztu genituen, lan eskerga eginez. Ekarpenak gobernu taldearekin adostu genituen. Gobernu taldearen jarrera positiboa izan da oraingoan”, gehitu zuen Elgarrestak.

Jarraian, EH Bilduren ekarpenen berri eman zuen. “Pleguetan adinekoekin lotutako ostalaritzan esperientzia izatea baloratzen zen eta guk atzera bota genuen. Ostalaritzan esperientzia izatea soilik eskatuko da. Horrek herriko ostalariei ateak irekiko dizkie. Bestela, egungoari erraz jartzea zen. Horretaz gain, udalak euskara ikastaroa eskainiko die langileei”.

Mikel Serrano alkateak azken zazpi urteetan non egon diren galdetu zien. “Ez al zitzaizuen jubilatuen egoitzako taberna interesatzen? Gai hau ez da zuen galderengatik jarri martxan. Garrantzitsuena kalitatezko zerbitzua eskaintzea da. Beste herri batzuetan arazoak dituzte jubilatuen egoitzetako tabernetan lan egingo duen jendea lortzeko eta guk zazpi urte daramatzagu inongo arazorik gabe. Egungoaren aurretik zegoenarekin arazoak izan genituen eta Barrenetxeri eskaini genion, El Salvadorren ondo lan egiten ari zelako. Adinekoekin esperientzia baloratzeari dagokionez, adinekoekin tratu berezia izan behar delako txertatu nahi izan genuen. Eta euskarari dagokionez, zergatik jubilatuetan bai eta lorezaintzan ez?”.

 

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Urolako Trena Maratoiko argazkiak

2026/02/22
Urretxu eta Zumarraga
2

Urretxuarren eta zumarragarren sailkapena Urolako Trena Maratoian

2026/02/22
Urretxu eta Zumarraga
3

Hemen dira Urolako Trena maratoian parte hartuko duten kenyarrak

2026/02/21
Urretxu eta Zumarraga
4

Agurtzane Basabe Zumarragako Udaleko kontuhartzaileak erretiroa hartu du

2026/02/25
Zumarraga
5

Asier Auzmendi: "Ibilbidea zoragarria da eta antolaketa oso ondo zaindu dugu, eskerrak eman nahi dizkiet laguntzaile guztiei"

2026/02/24
Urretxu eta Zumarraga
6

Berotzeko, lasterketa solidarioa egin dute geltoki zaharren artean

2026/02/21
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT