Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola
Xabier Zaldua. Aizkolaria.

"Sekulako ilusioarekin nago, eguna noiz helduko zain"

Zumarraga

Xabier Zaldua (Zumarraga, 1977) aizkolariak apustua jokatuko du larunbatean Tolosan, Ibai Soroaren aurka. 4.000 euro jokatuko ditu bakoitzak. Hamar kanaerdiko eta lau oinbiko ebakiko dituzte.

2026/03/04
Otamotz

Apustua Tolosako zezen plazan izango da larunbatean, 18:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude, Urretxuko Krak tabernan, Tolosako Kantabrikon, Arribeko Dendan eta Azpeitiko Mendizabalen. Zalduak bost urte daramatza apusturik jokatu gabe, baina bere burua inoiz baino hobeto ikusten du eta apustua egiteko garaia dela uste du. Izan ere, beteranoa da jada. Bi urte gehiago emango dituela aurreratu du. Erreleboa lotuta du: Jon semeak urteak daramatza dagoeneko aizkoran eta Elorri alabak otsailean egin zuen jende aurreko lehen saioa.

Bost urte apusturik jokatu gabe. Zergatik?

Apustuak tiradizoa behar du. Txapelketetan lehia pixka bat, adibidez. Bai kirolarientzat eta ikusleentzat erakargarria den zerbait. Ez dut uste orain arte horrelakorik izan dudanik. 2022, 2023 eta 2024an pentatloian  jardun nintzen eta ez zen parean tokatu apustua egiteko tentaziorik. 

Eta orain, zergatik bai?

Pentatloia baztertu ondoren, aizkoran gorakadatxoa egin dut. 2025a oso ondo joan da: Gipuzkoako txapelketan hirugarren gelditu nintzen, Euskal Herriko txapelketan sei onenen artean egin nuen… Joxean Etxeberriak apustua bota zuenean, tentazioa eman zidan.

Azkenean Soroarekin neurtuko dituzu indarrak. Nola joan da prestaketa?

Aurrekoetan baino zerbait hobeto, beti ikasten baita zerbait. Atsedena hobeto kudeatu dut, adibidez. Etxekoen laguntza ere handiagoa izan da. Egurraren prestaketak asko nekatzen du eta oraingoan Jonen (semearen) laguntza izan dut. Duela bost urte 12 urte zituen eta orain 17 ditu. Bera eta gainontzeko laguntzaileak arduratu dira egurra prestatzeaz. Horri esker, atseden gehiago hartu ahal izan dut eta prestakuntza hobeto joan da.

Zure burua ondo ikusten duzu, beraz.

Sekula baino hobeto. Sekula baino gehiago ari naiz aizkoran. Sekulako ilusioarekin nago. Eguna noiz helduko zain. 

Inoiz baino hobeto zaudela diozu. Bolada on hau luzatzeko gogoz, beraz.

2025a ez da bukatu niretzako. Negu aldean hartzen dugu atsedena eta aurten ez dut aukerarik izan. Apustua irabaztera goaz eta irabaziko dugula uste dugu. Ondoren, hilabeteko oporraldia hartuko dut eta 2026a prestatzen hasiko gara. 2025ean zer nolako gorakada egin dudan ikusita, gelditzen zaizkidan bi urteak onak izatea nahi nuke. Egiten dudanak zeresana ematea.

Amesten hasita, zer eskatzen diozu zure aizkorako ibilbide amaierari?

2025a bezalako beste bi urte joz gero, oso gustura utziko nuke aizkora. Punta-puntako horien ondoan beste bi urte aguantatzea ikaragarria izango litzateke. Abenduan 49 urte beteko ditut.

50 bat urterekin hartuko duzu erretiroa, beraz.

Ez nuke plazan arrastaka ibili nahi. Gorputzak aguantatzen baldin badit, 50 urterekin uzteko asmoa dut. Ondorengoak hor daude eta horiei laguntzen jarraitzeko ilusioa dut.

Jon hor egoteari esker, pena gutxiago emango dizu lehiatzeari uzteak.

Askoz ere pena gutxiago. Oso ilusionatuta nago berarekin. Alaba ere hasi da, gainera. Berari ere gustatzen zaio. Kirol honek aurrera egitea nahi badugu, ondorengoei lagundu behar diegu. Zuk ikasi duzuna besteei irakastea garrantzitsua da. 

Jon aspalditik ezagutzen dugu. Alabak otsailean egin zuen lehen erakustaldia.

Urolako Trena Maratoian erakustaldi xume bat egin zuen. Ez naiz horren goiz plazara atera zalea, baina etxean bere lehen aldia Urolako trenaren mendeurrenean izatea polita zela pentsatu genuen. Bi alabak hasita daude etxean kolpeak jotzen. Aurrera segitzea espero dugu. Elorrik 12 urte ditu eta Saroik 10. Bizpahiru urte daramatzate. Jon 5 urterekin hasi zen. Nire ustez, oso garrantzitsua da aizkora eta beste edozein erreminta txiki-txikitatik erabiltzen ikastea. 

Zuk beranduago ikasi zenuen.

Txapelketetarako, bai. 28-29 urterekin. Txikitan ikasteko erraztasun handiagoa dugu. 
Nagusitan hasiz gero, maniak ditugu dagoeneko eta horiek kentzea zaila da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Istripu harrigarria Izazpi auzoan

2026/03/02
Zumarraga
2

Motz tabernako Gaizka Oiartzabalen agur festa, apirilaren 18an

2026/02/27
Urretxu
3

Xelebrek taldeak irabazi du Martxoan Bertsoako lehen kanporaketa

2026/02/28
Urretxu eta Zumarraga
4

Urretxuarren eta zumarragarren sailkapena UZ Trailen

2026/03/02
Urretxu eta Zumarraga
5

Kabia jatetxeak Michelin gidaren plaka gorria jaso du

2026/02/27
Urretxu eta Zumarraga
6

Angeles Urzelai Arrizabalagak, zumarragar adinduenak, 104 urte bete ditu

2026/03/02
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT