Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

"Zumarragako bandan oso harrera polita egin didate"

Zumarraga

Andoni Vazquez (Eibar, 1993) Zumarragako musika bandako zuzendari berria da. Ane Legarretari hartu dio lekukoa. Lehen kontzertua otsailean egin zuen eta bigarrena apirilaren 19an egingo du.

2026/03/05
Otamotz

Vazquezek Eibarko bandan eta Kantu Kolore haurrentzako taldean jo zuen, besteak beste. Egun, Eibarko bandako zuzendaria da. 2019tik Legazpin bizi da, emaztearekin. Biak Doinua musika eskolako irakasleak dira.

Nolatan musika zalea?

Nire etxean musika asko maite izan da beti. Amama (Montse Baglietto) euskal dantza taldeko dantzaria zen eta aitaita (Manuel Santos) Eibarko musika bandako perkusionista izan zen, 50 urtean. Musika beti egon da oso presente nire familian. Ez naiz gai gogoratzeko noiz hartu nituen lehenengoz makil batzuk danbor bat jotzeko. Nire egunerokotasunean beti oso presente egon den zerbait da.

Argi zenuen, beraz, perkusioa ikasi nahi zenuela.

Bai, baina 5 urterekin pianoarekin hasi nintzen. 12 urte bete nituen arte edo, piano ikasi nuen. Ondoren, perkusioarekin hasi nintzen.

Ze ibilbide egin duzu ordutik?

Eibarko bandan sartu nintzen eta ondoren Eibarko txarangan jotzen hasi nintzen. Kontserbatorioan perkusio klasikoko erdi mailako gradua egin nuen eta proiektu askotan parte hartu dut. Musikenera joan nintzen Donostiara eta lau urteko karrera egin ondoren eskolak ematen hasi nintzen.

Non eman dituzu eskolak?

Legazpin eta Azpeitian ematen ditut. Horretaz gain, Eibarko banda zuzentzen dut. Legazpin zortzi urte daramatzat eta Azpeitian pandemia garaitik. Ikasleak bideokonferentzia bidez ezagutu nituen.

Legazpin bizi zara.

Emaztea eta biok musikariak gara eta biok Legazpiko musika eskolan lan egiten dugu.

Nolatan Legazpin?

Bera ni baino lehen hasi zen Legazpiko musika eskolan eskolak ematen. Biok Musikenen ikasten genuen eta Eibarren bizi ginen eta emazteak Legazpira ere etorri beharra zuen, gainera. Gipuzkoari buelta ematen genion egunero eta bidaia bat kentzea erabaki genuen. Horrela etorri ginen Legazpira. Gustatu egin zitzaigun eta hemen jarraitzen dugu. Bi ume ditugu.

Zergatik gustatu zaizue Legazpi?

Umeak edukitzeko Eibar baino herri aproposagoa da. Eibarren kultur eskaintza zabalagoa dago, baina Legazpiren tamaina eta oinezkoentzat dituen guneak oso egokiak dira umeak edukitzeko eta lasai bizitzeko.

Nolatan erabaki zenuen Zumarragako bandako zuzendari postura aurkeztea?

Beraiek deitu zidaten. Aurreko zuzendariak uzteko asmoa zuen eta ezagutzen nindutenek niri deitzea proposatu zuten Bandakoekin elkartu nintzen eta bidea elkarrekin egiteko modua aurkitu genuen.

Zer aurkitu duzu Zumarragako bandan?

Herriko banda arrunt bat da. Oso adin ezberdinetako jendea du, beste edozein bandak bezala. Ez da oso banda gaztea eta, horri esker, jendeak ofizioa oso ondo ezagutzen du. Eskertzekoa da. Lanerako prest daude eta oso harrera polita egin didate. Bihotza zabaldu didate, lan egiteko eta proposatu ditudan gauzekin aurrera egiteko.

Zein da zure helburua?

Nire helburu nagusia banda Zumarragako bizitza kulturalaren erdigunean egotea da. Herri mailan presente egotea eta gainontzeko elkarteekin lan egitea.

Zer moduz joan zen lehen kontzertua?

Oso ondo. Jende dezente etorri zen eta kontzertua polita izan zen. Ohiko kontzertua: inauteriei erreferentzia inauteri bezperan geundelako, pasodoblea, zarzuela, musika modernoagoa, pelikuletako musika… Nik banda ezagutzeko eta bandakoek ni ezagutzeko aukera izan zuen. Ibilbidea hasteko modu egokia.

Zeintzuk izango dira hurrengo pausoak?

Hurrengo kontzertuan bandarentzat berriak diren obrak joko ditugu. Oso ilusionatuta nago, oso banda zalea bainaiz. Hurrengo kontzertua apirilaren 19an izango da. Prestatzeko denbora izango dugu.

Bandek funtzio garrantzitsua betetzen dute, ala?

Gizartea islatzen duten estamentuak dira: anitzak, adin ezberdinetako jendea, pentsaera ezberdinetako jendea… Herriarekiko konpromisoa duen jendeari toki bat ematen diote. Bandako jende asko, beste elkarte batzuetan dago. Banda bizirik badago, herria bizirik dago.

Alde handia nabaritu al duzu Eibarko eta Zumarragako banden artean?

Itxuraz denak berdinak dira, baina bakoitzak bere herriaren izaera eta bertako jendearen gustuak hartzen ditu.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Istripu harrigarria Izazpi auzoan

2026/03/02
Zumarraga
2

Xelebrek taldeak irabazi du Martxoan Bertsoako lehen kanporaketa

2026/02/28
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxuarren eta zumarragarren sailkapena UZ Trailen

2026/03/02
Urretxu eta Zumarraga
4

Joseba Iturbek Zumarragako Galilea taberna berriro irekiko du

2026/03/04
Zumarraga
5

Angeles Urzelai Arrizabalagak, zumarragar adinduenak, 104 urte bete ditu

2026/03/02
Zumarraga
6

Urretxuarrak eta zumarragarrak Lilatoian

2026/03/02
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT