Heroinak eta HIESak Zumarragan eta Urretxun eragindako 115 heriotzak eta suntsitutako milaka bizitzak gogorarazten dituen dokumentala aurkeztuko dute datorren ostegunean Zelai Arizti aretoan. Ideia Anne Zufiaurrena izan zen eta berak jarri du ahotsa. Zuzendari lanak, berriz, Alex Areizagak egin ditu. Egitasmoak aldundiaren eta Zumarragako Udalaren laguntza jaso du. Egileek egindako testigantza bilketa lanean 1980eko eta 1990eko hainbat bideo bildu dituzte eta hor duzue lehenengoa. Pepe sarien banaketan grabatutakoa da. Oscar sarien parodia hura Karmakros antzerki taldeak antolatu zuen. Zelai Arizti aretoan egin zen.
