Zumarragako Gure-Txoko jubilatu elkarteak Emakumeen Eguna ospatu du gaur. Emakumeek elkarrekin bazkaldu dute eta ondoren El Salvador gizarte zentroko eskulan taldekoek egindako lanak zozkatu dituzte parte hartzaileen artean. Bukatzeko, literatura, antzerki eta euskal dantza taldeek emanaldiak egin dituzte.

