'Hutsune handi bat' dokumentaleko sarrerak agortu egin dira eta beste emanaldi bat egingo dute martxoaren 18an
Hutsune handi bat, Heroinak eta HIESak Zumarragan eta Urretxun eragindako 115 heriotzak eta suntsitutako milaka bizitzak gogorarazten dituen dokumentala, aurkeztuko dute datorren ostegunean Zelai Arizti aretoan. Bi emanaldi antolatu dituzte eta dagoeneko sarrera guztiak saldu dira. Hori dela eta, Zumarragako Udalak, dokumentalaren sortzaileekin elkarlanean, beste data batean ikusteko aukera ematea erabaki du. Horrela, dokumentala berriro proiektatuko da martxoaren 18an, bi saiotan: lehenengoa 20:00etan, eta bigarrena (lehen saiorako sarrerak agortzen badira) 22:00etan.
Sarrerak ondorengo egun eta ordutegietan jarriko dira salgai Zelai Arizti aretoko leihatilan:
Martxoak 14: 17:30etik 19:00etara.
Martxoak 15: 17:30etik 19:00etara.
Martxoak 16: 20:00etatik 21:00etara.
Egun horietan programatutako zinemako saiora doazen pertsonek izango dute erosteko lehentasuna. 22:00etako saiorako sarreren salmenta 20:00etako saiorako sarrerak agortu ondoren bakarrik hasiko da.
