Otamotz webgunearen ataletako bat Otamotz aldizkariari eskainitakoa da. Bertan, 1993tik 2012ko urtarrilera arte argitaratu ziren 176 aleak kontsulta daitezke. Urretxu eta Zumarraga eta herritarrak asko aldatu dira ordutik hona… Ostiralero ale bateko atal bat argitaratuko dugu. Aste honetakoa lehen alekoa da (aurretik bi zero ale argitaratu ziren). Lehen alea 1995eko urtarrilean argitaratu zen. Azala aukeratu dugu. Bertan, Zintzo Mintzo euskaltzale elkartea zer den azaltzen da (Zintzo Mintzo sortu berria zen eta elkarte horrek jarri zuen abian Otamotz aldizkaria). Asier Otamendi urretxuarraren bertsoez ere goza daiteke. Otamendik Arabako bertsolari txapelketako finalerdia jokatuko du bihar, 17:30ean, Dulantzin.
