Ikasleek eta irakasleek bideo bat egin dute hori aldarrikatzeko
Martxoaren 8aren harira, UGLE eskolan argi dute: talentuak ez du generorik. Bideo bat egin dute hori aldarrikatzeko. “Lanbide Heziketako zikloetan eta, bereziki esparru industrialean, emakumeen presentzia ezinbestekoa da berdintasunean oinarritutako gizarte bat eraikitzeko. Bideo horretan, emakumeak protagonista nagusi diren bederatzi egoera ezberdin ikusiko dituzue. Gure helburua argia da: ikusgarritasuna (emakumeek eremu tekniko eta industrialetan duten lekua aldarrikatzea), aurreiritziak apurtzea (lanbideak ez direla mutilenak edo neskenak erakustea) eta berdintasuna (etorkizuneko belaunaldientzat aukera berdinak eta erreferente berriak sortzea). Etorkizuneko industria eraikitzen, mugarik eta aurreiritzirik gabe!”, diote UGLEkoek.
