Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Zumarragako EH Bildu: "Amaiera eman diogu 'a dedo' emandako esleipenari

Zumarraga
2026/03/06
Otamotz

Zumarragako Udalak Gure-Txoko jubilatuen etxeko eta El Salvador gizarte etxeko tabernak ustiatzeko kontratazio espedienteak onartu zituen otsaileko osoko bilkuran. EH Bilduk gaiari buruzko prentsa oharra bidali du komunikabideetara. Horra hor prentsa oharraren edukia:

“Ia zazpi urteko atzerapenarekin, Gure Txoko taberna-jatetxearen eta El Salvador-en kudeaketa erregularizatuko duten pleguak osoko bilkurara ekarri ziren otsailaren 24an.
2019tik hona egoera irregularrean egon den esleipen bati amaiera emateko urratsa izan da zorionez. Tabernaren kudeaketa lehiaketa publikorik, kontraturik eta txosten teknikorik gabe esleitu zitzaion Barrenetxe JO 1964 enpresari. Beharrezko den denborarako soilik izan behar zuen, baina ia zazpi urte egon da zerbitzu publiko bat modu irregularrean.

Kontratuen jarraipena egiten ari ginela ohartu ginen esleipenak ez zuela amaiera datarik. Informazioa eskatu genuen, bai batzordeetan bai idatziz, baina ez genuen erantzun formalik jaso. Alkateak prentsan adierazi zuen larrialdiko kontratu baten bidez egin zela esleipena. Hala balitz, non daude larrialdi deklarazioa eta txosten teknikoak? Dokumentazio hori ez agertzea oso kezkagarria da administrazio prebarikazioaren delituaren figurarekin bat etorri daitekeenaren zantzuak egon daitezkeelako.

Egoera publiko egitearen ondorioz, prozesua martxan jarri da eta, azkenean, plegu berriak aurkeztu zaizkigu. Berandu bada ere, iritsi dira. Pleguak jaso bezain pronto 14 hobekuntza proposamen aurkeztu genizkion udal gobernuari, tekniko zein administratiboak. Jarrera eraikitzaileari esker, ekarpen askotan adostasunera iritsi gara eta pleguak nabarmen hobetu dira.
Herriko ostalariei aurkezteko aukera zabaldu diegu. Izan ere, hasierako proposamenean hirugarren adineko ostalaritzan esperientzia duen arduraduna izatea jasotzen zen soilik eta orain aldiz ostalaritza orokorrean esperientzia izatea nahikoa izango da.

Lehen solairuko anbiguaren erabileran ere hobekuntza adostu da eta mugikortasun arazoak dituzten erabiltzaileei zerbitzua bermatu beharko zaie zerbitzuaren irisgarritasunean hobetuz. Gainera, euskarazko arreta bermatzeko, udalak euskarazko prestakuntza bermatuko die zerbitzariei. Beste neurri batzuk ere jaso dira, hala nola abuztuaren 15ean irekiera bermatzea eta lehen sei hilabeteetan jarraipen estuagoa egitea.

Adostasunik lortu ez dugun puntuak ere badaude, hala nola jarraipen batzorde misto baten sorrera (udala, kudeatzailea eta Gure-Txokoko zuzendaritzak osatua) edo aisialdi planaren puntuazio handiegia, horretarako beste enpresa bat baitago esleitua. Zalantzak ditugu, halaber, proiekzio ekonomikoaren inguruan.

Koherentziaz eta erantzukizunez jokatuz, gure baiezko kritikoa eman genien pleguei. Zazpi urte beranduago iritsi dira, baina egindako ekarpenekin hobetu dira eta esleipena legezkotasun, gardentasun eta lehia printzipioetara egokitzeko bidean urrats garrantzitsua izan dira, herriko tabernari guztiei aurkezteko aukera zabalduz, irisgarritasunean hobetuz eta euskarazko arreta bermatzeko neurriak hartuz.

Gure konpromisoa argia da: udal gobernu taldea fiskalizatzen jarraitzea, proposamen eraikitzaileak udalera eramatea eta beti zerbitzu publikoen alde lan egitea”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Istripu harrigarria Izazpi auzoan

2026/03/02
Zumarraga
2

Urretxuarren eta zumarragarren sailkapena UZ Trailen

2026/03/02
Urretxu eta Zumarraga
3

Joseba Iturbek Zumarragako Galilea taberna berriro irekiko du

2026/03/04
Zumarraga
4

Musti Taldea, Kopako finalerdian ere bai

2026/03/05
Urretxu,Zumarraga
5

Angeles Urzelai Arrizabalagak, zumarragar adinduenak, 104 urte bete ditu

2026/03/02
Zumarraga
6

Urretxuarrak eta zumarragarrak Lilatoian

2026/03/02
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT