Urretxuko Harizpi elkarteak antolatutako altzariek zaharberritzeko ikastaroko ikasleek Zaharberrituz biziberritu erakusketa ireki dute Juan de Lizarazu aretoan. Bertan, Edurne Uribesalgo arrasatearrak emandako ikastaroan zaharberritutako altzariak ikus daitezke. Ikasleek lan bikaina egin dute eta erakusketan altzari eta apaingarri ederrak ikus daitezke. Juan de Lizarazu aretoa Donostiako dekorazio denda dotoreenaren pare jarri dute. Erakusketa martxoaren 22ra arte egongo da zabalik: asteartetik igandera, 17:30etik 20:30era.

