Aste honetan Mor Niang hil da, herrian bizi eta lan egiten zuen kale-saltzaile ezaguna. Duela 18 urte heldu zen Senegaletik eta urretxuarren eta zumarragarren artean oso maitea zen, denentzat baitzuen hitz atseginen bat. Hala, herritar talde batek diru bilketa jarri du abian, bere gorpua bere jaioterrira bidaltzeko. Lagundu nahi dutenek ES04 1583 0001 1390 0594 5850 kontura egin behar dute transferentzia.
