Gaur Martxoak 8 da, Emakumeen Eguna, eta urteroko moduan Urola Garaiko Koordinadora Feministak hainbat ekitaldi egin ditu. Goizean emakume sortzaileek podcast-a egin dute Areizaga-Kalebarren plazan. Jone Jarit, Ainhoa Plagaro, Uxue Kerejeta eta Maite Aguadok parte hartu dute. Ondoren elkarretaratzea egin dute toki berean, Beste mundu bat feminismotik lemapean. Elkarretaratzea bukatu denean, bermuta hartzera joan dira.









