Xabier Zalduak eta Ibai Soroak aizkora apustua jokatu zuten atzo Tolosako zezen plazan. 10 kanaerdiko eta 4 oinbiko ebaki zituzten eta 8.000 euro izan ziren jokoan. Zaldua nagusitu zen, 59 segundo eta 50 ehuneneko aldearekin.
Beteranoa gazteari nagusitu zitzaion. Zalduak hamabigarren apustua zuen eta Soroak, berriz, lehenengoa. Arribeko nafarra indartsuago hasi zen, baina Zalduak atzetik aurrera egin zuen eta gainditu egin zuen.

