Goierri (saskibaloia), Urola (eskubaloia), Urola (futbola), Andraitz (sasakibaloia), La Salle (eskubaloia) eta Ilintxa (futbola) klubetako entrenatzaile eta delegatuek lehen sorospenetako ikastaro batean parte hartu dute, kirolarien segurtasuna, prebentzioa eta ongizatea bermatzeko. Izan ere, Kirolaren Lege berriak entrenatzaileek eta delegatuek lehen sorospenetako formazioa izan behar dutela dio.
Lehen saioa larunbatean izan zen, Urretxuko Labeaga aretoan. 100 lagun baino gehiago elkartu ziren. Hurrengo saioak martxoaren 14an, Zelai Arizti aretoan, eta martxoaren 28an, Legazpiko gizarte zentroan, izango dira.

