Jon Plazaola eta Maria Cruickshank-ek bakarrizketa saioa egingo dute gaur (asteartea), 18:30ean Urretxu Labeaga aretoan.
Korrika Kulturalaren baitan antolatutako bigarren ekitaldia izango da. Martxoaren 26an (osteguna), 19:00etan, Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako dokumentala emango dute. Ondoren, Inge Mendiorozekin (zuzendaria) solasaldia egingo dute. Ekitaldia Zelai Arizti aretoan izango da, ButaK 21 zineklubak antolatuta.
