Maria Cruickshank oñatiarrak eta Jon Plazola urretxuarrak bakarrizketa saioak egin dituzte Urretxu Labeaga aretoan, Korrika Kulturalaren barne. Ikusleek primeran pasa dute. Plazaolak Korrika bere urtebetetze egunean pasako dela aipatu du eta herritarrei korrika egiten duten bitartean Zorionak zuri abesteko eskatu die. Gaur entsegua egin dute.
Gaurkoa Korrika Kulturalaren baitan antolatutako bigarren ekitaldia izan da. Martxoaren 26an (osteguna), 19:00etan, Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako dokumentala emango dute. Ondoren, Inge Mendiorozekin (zuzendaria) solasaldia egingo dute. Ekitaldia Zelai Arizti aretoan izango da, ButaK 21 zineklubak antolatuta.

