Lepaka guraso elkartearen eskariz, Urretxu eta Zumarragako udalek asteburuetako Txiki-txoko zerbitzua zabaltzeko ahalegina egin dute. Momentuz, astearte, ostegun eta ostiral goizetan eskainiko da Zelai Arizti kultur etxeko 4. solairuan (dantza gelan): 09:45etik 13:00etara. Espazio berri bat denez, bere araudia du, eta espazioa erabiltzen hasi aurretik onartu behar da. Berrikuntza nagusia, ez dela zaintza zerbitzurik egongo. Erabiltzaileak atera eta sartu beharko ditu elementuak. Horrez gain, pardelak-eta kultur etxetik atera beharko dira, eta hori erabiltzaileen ardura izango da.
