Heroinak eta HIESak Zumarragan eta Urretxun eragindako 115 heriotzak eta suntsitutako milaka bizitzak gogorarazten dituen dokumentala aurkeztu zuten atzo Zelai Arizti aretoan. Ideia Anne Zufiaurrena izan zen eta berak jarri du ahotsa. Zuzendari lanak, berriz, Alex Areizagak egin ditu. Egileek egindako testigantza bilketa lanean 1980eko eta 1990eko hainbat bideo jaso dituzte. Otamotzen hiru ikusi ahal izango dituzue. Joan zen astean Pepe sarien banaketan grabatutakoa eskegi genuen eta oraingoan Gazteleku zaharrean 1994an egin zen Aste Akustikokoa.
