Korrika igaroko den egunean (martxoak 28, larunbata) herri bazkaria egingo dute Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Bazkarirako txartelak bihar (larunbata) salduko dituzte, 10 euroan, Zumarragako plazan. Txartelak 11:00etatik 13:00etara salduko dira. Eskudirutan ordaindu beharko dira.
Bazkaria 14:30ean izango da eta paella eta postrea zerbitzatuko dituzte. Txotxa egongo da (ura ere bai). Bestelako edariren bat nahi izanez gero, norberak eraman beharko du. Bazkariaz gain, egun osoan zehar hainbat ekitaldi izango dira.
