Otamotz webgunearen ataletako bat Otamotz aldizkariari eskainitakoa da. Bertan, 1993tik 2012ko urtarrilera arte argitaratu ziren 176 aleak kontsulta daitezke. Urretxu eta Zumarraga eta herritarrak asko aldatu dira ordutik hona… Ostiralero ale bat argitaratuko dugu. Aste honetakoa bigarren alekoa da. Bigarren alea 1995eko otsailean argitaratu zen. Ale hartan intsumisioa eta alkategaiak izan ziren hizpide, besteak beste. Gainera, Aitube tabernako Klara Leteri eta Donardegiko behiei erreportaje bana eskaini zitzaien. Kaleko Galdera eta zorion agurren atala ez ziren falta, noski.

