Hiruen bigarren eskuko arropa eta neguko stock-a Otxaranen salgai jarri dute asteburu honetan
Mundu osoan zehar istiluak besterik ez dauden garai honetan, inoiz baino pozgarriagoa da elkarlana sustatzen duten ekimenak ikustea. Otxaran, Natalietta eta Marai&NKN dendetan emakumezkoentzako arropa saltzen ditu eta, teorian, lehiakideak dira. Lehiaren ordez laguntasuna nagusitu da, ordea: indarrak batuz gehiago lortu dezaketela ulertu eta hainbat ekintza antolatu dituzte asteburu honetarako. Otxaran dendan hiruen bigarren eskuko arropa eta neguko stock-a salgai jarri dute. Horretaz gain, bihar (larunbata) aholkulari batek bezeroei aholkuak emango dizkie eta igandean pilates saio bat egingo dute. Ondoren, brunch bat egingo dute Laitz kafetegian. Aholkulariaren saiorako eta igandeko ekitaldirako tokiak bete egin dira.
