Unai Etxeberria Osinalde ezkiotarrak bere lehen apustua jokatuko du hilaren 21ean, 18:00etan, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Igoin Pikabea hernaniarrarekin, Jon Erdozia eta Aritz Oiarbide lehengusu nafarren aurka arituko da. 20 kanaerdiko ebakiko dituzte eta 4.000 euro egongo dira jokoan. Apustua gaur aurkeztu dute Beloki pilotalekuan bertan. Lau aizkolariek eta Juanjo Sagastibeltza aurkezleak parte hartu dute. Sarrerak 25 euro balio du. Sarrerak erosteko 688 634 167 zenbakira deitu behar da. La Salle-Legazpiko patioan aparkatu ahal izango da.

