Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Lorea Narraspek 200. partida jokatu du Urolaren lehen taldearekin

Urretxu eta Zumarraga

Futbolari ezkiotarra Urolarekin partida gehien jokatu dituen jokalaria da

2026/03/14
Otamotz

Joan den asteburuan, Lorea Narraspe Aramendi (Ezkio, 2002) jokalariak bere 200. neurketa jokatu zuen Urola Kirol Elkarteko emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailako taldearekin eta gaur aitortza egin diote klubak eta taldekideek etxean jokatutako partidan. 23 urteko erdilariak urte askotako konpromisoa eta jarraikortasuna erakutsi ditu Urolaren elastikoa defendatuz.

Klubarentzat mugarri garrantzitsua izan da, lehen emakumezkoa izan baita 200 partida betetzen.

Loreak 2017/2018 denboraldian egin zuen debuta senior taldearekin, oraindik kadete mailako jokalaria zela. Denboraldi hartan kadete eta senior maila txandakatuz aritu zen, eta 2018/2019 denboraldian egin zuen behin betiko jauzia lehen taldera. Ordutik, guztira 8 denboraldi daramatza lehen taldean, eta beste bat kadete eta senior mailen artean banatuta.

Bere ibilbide osoan zehar Urolari lotuta egon da, beste klub batzuetatik eskaintzak jaso dituen arren. Zelaian, erdilari tekniko eta eraginkorra da, taldearen jokoan garrantzi handia izan duena eta gol ugari lortu dituena.

2020/2021 denboraldian taldeko kapitain izendatu zuten, eta gaur egun ere ardura hori betetzen jarraitzen du. Kapitain gisa, Loreak eguneroko lanean eta jokabidean erakusten ditu konpromisoa eta talde balioak. Klubarekiko lotura zelaitik haratago ere agerian utzi du azken urteetan. 2024/2025 denboraldian entrenatzaile lanetan hasi zen, haur mailako taldearekin, eta gaur egun kadete mailako taldea gidatzen du.

Emakumezkoen futbolean 200 partida jokatzea ez da ohikoa, eta Urola Kirol Elkarteak bereziki baloratzen du Loreak urte hauetan guztietan egin duen lana eta erakutsi duen konpromisoa. Klubaren nahia da mugarri hau beste jokalari batzuen ibilbideen eredu izatea.

Urola Kirol Elkarteak zorionik beroenak helarazi nahi dizkio Loreari, eta eskerrak eman klubari egin dion ekarpenagatik.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Heroinak eta HIESak eragindako mina pairatu zutenei omenaldi hunkigarria

2026/03/12
Urretxu eta Zumarraga
2

Sua Kalerrotako garaje batean

2026/03/09
Urretxu
3

Auto bat Gernikako Arbola plazako eskaileretan

2026/03/13
Urretxu
4

'Hutsune handi bat' dokumentalaren trailerra

2026/03/11
Zumarraga
5

Ramadanaren amaiera ospatuko dute larunbatean Zumarragan

2026/03/10
Zumarraga
6

'Penaltietan' irabazi du Bertso Olariak taldeak Martxoan Bertsoako hirugarren kanporaketa

2026/03/14
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT