Atzo Martxoan Bertsoa txapelketako hirugarren kanporaketa jokatu zen Urretxuko Eire tabernan. Bertso Olariak (Ane Beloki, Lierni Ugarte eta Jone Narbaiza), Tupis Tupau (Manex Mantxola, Jorge Andueza Pitu eta Jon Aztiria) eta Uxurbil (Antton Fernandez, Uxue Fernandez eta Aitor Agirre) taldeek abestu zuten. Bertso olariak eta Tupis Tupau taldeek berdindu egin zuten eta penaltiak jokatu zituzten: errima erronda egin zuten, puntuka. Legazpiko Bertso Olariak taldea nagusitu zen.
Finala martxoaren 28an jokatuko da, 19:30ean gaztetxean. Bertso Olariak, Zirtoaroa (Mikel Iturriotz, Arkaitz Aizpuru eta Beñat Torres) eta Xelebrek (Uhaitz Oiartzabal, Sustrai Goenaga eta Amets Zubizarreta) taldeek jokatuko dute.
