Urretxun kolore ezberdinetako galtzerdiak jantziko dituzte Down sindromea dutenen alde eta arrazakeriaren aurka
Datorren larunbata, Martxoak 21, Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna eta Down Sindromearen Munduko Eguna da. Hori dela eta, Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetzarako Mahaiak ekintza bateratua egitea erabaki du: Down Sindromearen egunean kolore ezberdinetako galtzerdiak praktika sinboliko bezala erabiltzen direnez, kolore ezberdinetako galtzeriak jantziko dituzte eta sareetan Gaur kolore ezberdinetako galtzerdiak jantzi ditut, Down Sindromea duten pertsonen inklusioaren alde eta arrazismoa eta xenofobiaren kontra. Batzen gaituzten aniztasunak esaldia zabalduko dute.
Instagram sare sozialean garatuko den ekintza sinboliko horren helburua aniztasun ezberdinen arteko elkartasuna islatzea da, inongo diskriminaziorik gabeko gizarte baten alde. Gainera, Down sindromea duten pertsonen inklusioa eta arrazismoa eta xenofobiaren kontrako borroka mahai gainean jartzeko intentzioa dago.
Ekintzan parte hartu nahi duenak, aniztasuna@urretxu.eus eta 693 900 568 zenbakira idatzi dezake edo Instagrameko @aniztasunaurretxu kontuarekin harremanetan jarri.
