Meskita Alhijra elkarteak antolatuta, Ramadanaren amaiera ospatzeko ekitaldi irekia egin zuten atzo (larunbata) Izazpiko kantxa estalian. Bertaratu zirenek Ramadaneko baraualdia elkarrekin hautsi zuten eta henna eta arabiar kaligrafia ikastaroak eman ziren.
Ekimenaren helburua Ramadanaren amaiera ospatzea izan zen, baina, batez ere, herriko auzokideen arteko topagune bat sortzea, kultura desberdinen arteko harremanak indartuz eta elkar ezagutza sustatuz. Zumarragako Udalak, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasun sailaren bidez, jarduera hau babestu du, espazio publikoa erabiltzeko baimena eta beharrezko materiala utziz. Ekimen hau Elkarzainduz eskuhartze komunitarioko planaren barruan dagoen Tau-taupadak programan kokatzen da, herritarren arteko harremanak, errespetua eta elkarzaintza sustatzeko helburua duten jardueren baitan. Auzo bazkaria Zumarragan bizi den aniztasunaren isla izan zen, eta herritarrei elkarrekin egoteko, partekatzeko eta komunitatea indartzeko aukera eskaini zien.

Argazkia: Arantxa Gonzalez

Argazkia: Arantxa Gonzalez

Argazkia: Arantxa Gonzalez

Argazkia: Arantxa Gonzalez

