Martxoaren 17rako hainbat sindikatuk deitutako Greba Orokor deialdiarekin bat egin dute, eta biharko egunkaririk ere ez dute egingo.
ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek gutxieneko soldata propioaren alde biharko, martxoak 17, deitu duten Greba Orokor deialdiarekin bat egin dute GOIERRIKO HITZAko langileek. Greba bihar egin ordez gaur egingo dute erredakzioko kazetariek, eta ez du webgunea eguneratuko ezta biharko papereko edizioa prestatuko ere.
Bihar, aldiz, lan egingo dute, eta besteak beste, Greba Orokorrak Goierrin izango duen jarraipena izango dute langai nagusi.
