ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek greba orokorra deitu dute gaurko, gutxieneko soldata hemen erabakitzearen alde eta 1.500 euroko gutxieneko soldata aldarrikatzeko. Goizean piketeak egin dituzte eta arratsaldean manifestazioa, Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuta. Ehunka lagunek parte hartu dute manifestazioan.

