GKSk zaintza esparruari begira mahaingurua antolatu du biharko (asteazkena). 18:00etan egingo dute, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Argixao egoitzako langileek, ospitaleko erizainek eta La Sirenako gizarte langileek parte hartuko dute, besteak beste. “Zaintzarekin loturiko esperientziak ekarri nahi ditugu, eta horretarako, herriko hainbat ahots elkartu nahi ditugu mahainguru honetan. Gizartean, eguneroko bizitzari eusteko funtsezkoak diren lanak dira, askotan, prekarietateak, errekonozimendu faltak eta gainkargak ezaugarritzen dituztenak. Herritarrak animatu nahi ditugu mahaingurua entzutera”, azaldu dute GKStik.
