Ostegunean Korrika abiatuko da Atharratzetik (Zuberoa). Urretxu-Zumarragatik martxoaren 28ko goizean pasako da (07:55ean helduko da, Deskargatik). Korrika batzordeak hainbat ekitaldi antolatu ditu egun horretarako. Baita Korrikaren amaierara (Bilboan, martxoaren 29an) joateko autobusa ere. Horretaz gain, dagoeneko zehaztu dute Urretxu eta Zumarragako eragileek lekukoa non eta noiz hartuko duten. Bihar (asteazkena) banatuko dizkiete peto ofizialak: Zelai Arizti kultur etxeko lehen solairuko bilera gelan, 19:00etan.



