Larunbatean euskal sukaldaritza eta mundukoa batzen dituen Sukaldanitzak egitasmoko hirugarren saioa egin zuten, Urretxuko Udalak antolatuta. Ramadan garaian gaudenez, arratsaldez elkartu ziren. Menua egiteko, Saharako gizon bat eta Marokoko emakume bat izan zituzten irakasle. Seffa Medfouna (fideo modukoak oilaskoarekin), baghreer eta rghaif krep prestatu zituzten. Tea Alambique etxeko gazteek egin zuten.
Azken saioa, martxoaren 28koa, goizez egingo da. Beti bezala, parte hartzaileak Goierri kirol elkartearen egoitzan elkartuko dira. Erosketak egin ondoren, elkarrekin kozinatuko dute. Amaieran, elkarrekin prestatutakoa elkarrekin dastatuko dute, familia giroan.
Parte hartu nahi dutenek 693 900 568 zenbakira deitu behar dute edo aniztasuna@urretxu.eus helbide elektronikora idatzi. Tokiak mugatuak dira.
