Zumarragak La 1 telebista katearen El Grand Prix del Verano saioan parte hartuko du. Hamabi herrik parte hartuko dute. Horietako bat Araba, Bizkaia edo Gipuzkoakoa izan behar zen eta Zumarragak hautagaitza aurkeztu zuen. Zumarragarrek bideo bat bidali zuten eta bideo hori hautatzaileen gustukoa izan da. Saioa maiatzean grabatuko da eta udan emango dute. Mikel Serrano alkateak horren guztiaren berri eman du gaur arratsaldeko osoko bilkuraren amaieran. Udalak berri zabalagoa emango du datozen egunetan.
Herrien arteko lehiaketa horretan parte hartuko duten gainontzeko hamaika herriak Pravia (Asturias), Muros (Galizia), Pradejon (Errioxa), Cantalejo (Gaztela eta Leon), Polinya (Herrialde Katalanak), Serranillos del Valle (Madril), Altura (Valentzia, Herrialde Katalanak), Quintanar del Rey (Gaztela Mantxa), Blanca (Murtzia), Balanegra (Andaluzia) y San Juan de la Rambla (Kanariak) dira.
