Gorka Zufiaurre aktore urretxuarraren 'Castigo divino' pelikula Zelai Arizti aretoan emango dute larunbatean, igandean eta astelehenean
Gorka Zufiaurre aktore urretxuarrak Castigo divino pelikulan parte hartu du. Larunbatean (hilak 21), igandean (hilak 22) eta astelehenan (hilak 23) Zumarragako Zelai Arizti aretoan emango dute. Hiru egunetan 19:30ean eta 22:00etan emango dute. Asteleheneko 19:30eko saioan Zufiaurrek parte hartuko du.
Pelikulako protagonista Pedro (Juan Davila) da, erizain kaotiko eta bakartia. Kutxa magiko bat aurkituko du eta horrek bere bizitza goitik behera aldatuko du. Izan ere, kutxak besteei laguntzako aukera ematen dio, baina arau zorrotz batzuk bete behar ditu. Aktore nagusiak Davila, Natalia Rodriguez, Lolita, Macarena Gomez, Dario Paso eta Pepon Nieto dira. Zufiaurre ospitaleko atezaina da.
