Gaur arratsaldean Smartlog Nest Cycling Team 23 urte azpikoen txirrindulari taldea aurkeztu dute Urretxuko Mugitegi industrialdean, Smartlog enpresaren egoitzaren ondoan. Egitasmo berezia da, gazteen garapen integrala baitu helburu. Horretarako, txirrindularitza ikasketekin edo lanarekin uztartzeko aukera emango diete eta beharrezko baliabide guztiak eskainiko dizkiete. Taldean Goierriko lau txirrindulari daude: Hodei Salaberria (Urretxu, 2007), Adur Arrizabalaga (Zegama, 2006) eta Ethan Cabanillas (Segura, 2006). Taldeko zuzendaria Jon Odriozola txirrindulari ohia da. Aurkezpen ekitaldian jende ugari elkartu da. Horien artean, Abraham Olano eta Haimar Zubeldia txirrindulari ohiak.

