Asteburu honetan ere Goierri txirrindulari eskolako gazteek lan ona egin dute. Emaitza onena Ion Salaberriak lortu du, Irungo haur mailako lasterketan. Hirugarren postuan sailkatu da. Xanet Zabaleta ere aurreko taldean iritsi da. Mikel Baztarrikak erorikoa izan du, baina lasterketa bukatzea lortu du. Txirrindulari asko aurreratu ondoren, gainera. Benjamin mailako Aner Ormazabal, Axen Plazaola eta Martin Zabalo ere gustura ibili dira.
Kadete mailako Oxykor-Zatika taldeari dagokionez, Oinatz Idiakez 15. postuan sailkatu da Lizarrako proban. Gainontzeko txirrindulariek ere proba bukatzea lortu dute. Gazte mailako Bellota taldeak Antzuolako proban parte hartu du eta seigarren egin du taldekako sailkapenean.
