Kirolzalek olinpiada antolatuko du aurten ere Zumarragan, lehen edizioaren arrakasta ikusita. Ia 200 lagunek parte hartu zuten, 16 taldetan banatuta. Izen-ematea zabalik da jada eta 16 taldek eman dute izena dagoeneko: hamabost mutilez osatuak eta bat neskez osatua.
Aurten bi liga egingo dira: bat mutilena edo mistoena eta bestea neskena. Liga bakoitzean hamabi talderentzako tokia gorde dute. Martxoaren 27ra arte dute izena emateko aukera. 24 taldek izena ematen ez badute, izen-emate epea beste astebete luzatuko da. Nesken hamabi taldek izena ematen ez badute, mutilen liga handituko da onartuak izateko zain dauden taldeetatik hartuta. Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko, sakatu hemen.
