Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Gorka Zufiaurreren egun handia

Urretxu eta Zumarraga

Zelai Arizti aretoan Urretxuko aktorearen 'Castigo divino' pelikula eman dute eta azken emanaldian Zufiaurrek parte hartu du

2026/03/24
Otamotz

Larunbatean, igandean eta atzo (astelehena) Gorka Zufiaurre aktore urretxuarraren Castigo divino pelikula eman zuten Zelai Arizti aretoan. Atzo arratsaldeko saioan Zufiaurrek parte hartuko du. Aktore urretxuarra bere familiarekin joan zen ekitaldira.

Hasteko, Mikel Serrano alkateak Zufiaurreren izaera goraipatu zuen eta telesail eta pelikula garrantzitsuetan lan egin duela gogoratu zuen (Goenkale, Loreak, Fuego, La que se avecina…). “Umila, eskuzabala eta profesionala da”, esan zuen.

Ondoren, Juan Davila aktoreak (Castigo divino pelikulako aktore nagusia) bidalitako mezu bat eman zuten. “Gorka oso handia da. Pelikulaz gozatzea opa dizuet, nik Gorkaz gozatu dudan bezainbeste”.

Zufiaurre eszenatokira igo zen eta pelikulan egindako lanaz mintzatu zen. Pelikulako protagonista Pedro (Juan Davila) da, erizain kaotiko eta bakartia. Kutxa magiko bat aurkituko du eta horrek bere bizitza goitik behera aldatuko du. Izan ere, kutxak besteei laguntzako aukera ematen dio, baina arau zorrotz batzuk bete behar ditu. Zufiaurre ospitaleko atezaina da. Natalia Rodriguez, Lolita, Macarena Gomez, Dario Paso eta Pepon Nieto aktoreek ere pelikula horretan lan egin dute.

Bere lanbideaz eta etorkizunaz ere hitz egin zuen, alkateak galdetuta. “Pelikulak lagunak egiteko, ikasteko… egiten ditut. Proiekturen bat dut, baina oraindik ezin dut ezer esan”, aipatu zuen.

Horretaz gain, zinema aretoan zegoen Sergio Gonzalez de Galdeanori eskerrak eman zizkion. Zufiaurrek Galdeanoren patata biltegian lan egiten du. “Eskerrak eman nahi dizkiot, erraztasun guztiak ematen dizkidalako pelikuletan eta telesailetan lan egiteko”.

Zufiaurrek Urretxu eta Zumarragako Karmakros antzerki taldean hasi zuen bere ibilbidea eta Karmakroseko taldekideak ere eszenatokira igo ziren. “Gorkari eskerrak eman nahi dizkiogu, oso giro ona jartzen baitzuen. Burumakur geundenean, animoak ematen zizkigun. Zoritxarrez, taldea desagertu egin zen, Gorka bezalako gazteak falta zirelako”, esan zuen Arantxa Azaldegik. Karmakroseko kideek lore sorta bat oparitu zioten. Alkateak, berriz, Antioko argazki bat oparitu zion herritar guztien izenean.

Emanaldia hasi aurretik, Jose Coronado aktore ezagunak bidalitako mezua eman zuten pantaila handian. “Maite zaitut eta miresten zaitut, Gorka. Zurekin lan egitea oparia izan zen. Eskerrik asko opari hori egiteagatik. Ea berriro elkarrekin lan egiteko aukera dugun. Ahal bada, hurrengoan komedia batean izan dadila”.

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Gaizka Arakama Urretxuko udal langileak ez ziotela minbizia zuen emaztea zaintzeko baimenik eman salatu du

2026/03/23
Urretxu
2

Unai Etxeberriak ezin izan du bere lehen apustua irabazi

2026/03/23
Urretxu eta Zumarraga
3

Zumarragako olinpiadaren bigarren edizioan izena emateko epea ireki dute

2026/03/23
Zumarraga
4

Ion Salaberria txirrindulari urretxuarra, hirugarren Irunen

2026/03/23
Urretxu eta Zumarraga
5

Bi-Tarteanek inkesta bat betetzeko gonbita luzatu die herritarrei

2026/03/23
Urretxu eta Zumarraga
6

Gorka Zufiaurreren egun handia

2026/03/24
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT