Goierri elkarteko pilotarien aurkezpena eta Ederrena pilota txapelketako finalak, ostiralean Urretxun
Ostiralean, 18:00etan, Goierri Pilota Elkarteak bere pilotariak aurkeztuko ditu, babesleei eskerrak emango dizkie eta Ederrena pilota txapelketako finalak jokatuko dira. Aurrebenjamin mailan, Ian eta Telmok, Auur eta Aimarren aurka jokatuko dute. Benjamin mailan, Pueyok eta Guineak, Tena eta Alberdiren aurka. Bukatzeko, kimu mailan, Asurabarrenak eta Telleriak, Castillo eta Goitiaren aurka. Ondoren, bertan bildutakoek mokadutxoa egingo dute.
