Korrika larunbat goizean iritsiko da Urretxu eta Zumarragara. Korrika noiz iritsiko zain dira asko eta asko, baina beste batzuk, zain gelditu beharrean, Korrikaren bila joan ziren. Zubia eta eguraldi ona lagun, ez ziren gutxi izan ostegunean Atharratzera joan zirenak, Korrikaren hasiera ekitaldiaz eta Zuberoaz gozatzera. Horra hor herritarrek Atharratzen ateratako argazki batzuk.

