Bi-Tartean merkatari elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu denboraldi berria aurkezteko. Egitasmoak 3, 2, 1 Udaberria! du izena. Duela aste batzuk neguko stock-a kalera atera zuten eta orain erakusleihoak udaberriz jantzi dituzte.
Apirilaren 12an (igandea), 10:00etatik 15:00etara, postuak jarriko dituzte, erakusketa egingo dute eta herritarrek Bi-Tartean espazioaz gozatu ahal izango dute. Denboraldi berriko proposamenak aurkeztuko dira eta merkatariek zerbitzuak, esperientziak, ideiak, aholkuak… partekatuko dituzte horretarako jarriko den espazioan (eszenatokia eta pantaila izango ditu) eta postuetan.Horra hor parte hartuko duten merkatarien zerrenda: ATA harategia-urdaitegia, Inaxio arropa denda, Itxura edergintza, Julita mertzeria, Loramendi kirolak, Mentxu y Yone haurrentzako arropa denda, Natalietta arropa denda, Otxaran arropa denda, Polita Family Concept Store, Quo edergintza eta Xarmanki edergintza.
Denboraldi berriko produktuak erosteko erraztasuna izateko, apirilaren 13tik maiatzaren 31ra bonuak erabili ahal izango dira: 40 euro balio duen bono sortarekin 50 euroko erosketa egin ahal izango da. Bonuak apirilaren 13an jarriko dira salgai Bi-Tartean elkartearen bulegoan, agortu arte. Bulegoa astelehenean, asteazkenean eta ostiralean 09:00etatik 17:00etara eta asteartean 09:00etatik 19:00etara.
