Euskaltel-Euskadi taldeak Euskal Herriko Itzulian parte hartuko duten txirrindularien zerrenda aurkeztu du. Nicolas Alustiza zumarragarrak Itzulian parte hartuko du lehenengoz. Iaz Xabier Isasa urretxuarrak parte hartu zuen. Itzulia apirilaren 6tik 11ra egingo dute. Etapak Bilbon, Mendukilo kobazuloan, Basaurin, Galdakaon, Eibarren eta Bergaran amaituko dira.
