Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Repsol gidak Solete bat eman dio Zumarragako Alameda tabernari

Zumarraga
2026/03/26
Otamotz

Repsol gidak Solete bat eman dio Zumarragako Euskal Herria hiribideko Alameda tabernari. Solete errekonozimendua toki herrikoi eta atseginei ematen diete. Urretxuko Ezkurra kafetegiak ere Solete bat du. Goierrin hamabi establezimenduk dute Repsolen Soletea. Alamedak, Ezkurrak, Legazpiko Katiluk, Ordiziako Martinez eta Olanok, Olaberriko Zezilioneak, Zaldibiako Lazkao-Etxek, Ezkioko Argindegik, Lazkaoko Itxurrenek, Beasaingo Mandubiko Bentak, Ataungo Urbitartek eta Legorretako Bartzelonak.

Zumarragako Alameda taberna Tina Alejandrok ireki zuen duela 42 urte. Emakume hau Villalon de Campos (Valladolid, Espainia) jaio zen. Azoketan lan egiten zuen eta azoka batean lan egiten ari zela ezagutu zuen bere senarra izan zena: Agapito Poza (Barruelo de Santullan, Palentzia). Pozak bere herriko meategian lan egiten zuen, baina lana arriskutsua iruditzen zitzaion eta Valladolidera joan zen etorkizun hobe baten bila. Ondoren, Urretxura etorri zen emaztearekin. Beraien seme-alabak hemen jaio ziren.

Pozak Irimo enpresan lan egin zuen eta Alejandrok Zumarragako Jofamar taberna hartu zuen. Ondoren, duela 42 urte, Alameda taberna ireki zuen. Oraindik tabernara jaisten da. Egun, bere seme-alabek lan egiten dute bertan: Angel, Tina eta Carlotak.

Zumarraga asko aldatu da 1980ko hamarkadatik gaurdaino. Baita Alameda taberna ere. “Lehen poteatzaile eta karta jokalari asko genituen”, gogoratzen du Tinak. Bere anaiak kamioilariak ere oroitzen ditu. Ez da harritzekoa, Orbegozo enpresara kamioilari asko etortzen baitziren eta gainera Beasain-Bergara errepidea taberna aurretik pasatzen baitzen. “Frantziako kamioilari asko etortzen ziren. Kamioi ilara luzeak egiten ziren. Baskula 18:00etan edo 19:00etan ixten zuten eta kamioilari askok kamioian lo egiten zuten, hurrengo goizean baskula ireki arte. Gure tabernan afaltzen zuten”.

Bere arrebak Ricard botilak erosten zituztela gogoratzen du. Likore hori frantziarra da, baina hemen merkeago saltzen zen. Hori dela eta, Alamedan Ricard botila asko izaten zituzten. Kamioilariek tabernako telefonoa ere erabiltzen zuten. Izan ere, garai hartan ez zegoen mugikorrik. “Beraien agentziakoei tabernako zenbakia ematen zieten eta agentziakoek hona deitzen zuten. Kamioilariei deitzen zietenean, zegokionaren izena ozen esaten genuen”.

Egun, kamioilari gutxi daude bezeroen artean. “Bezero asko ospitaletik, geriatrikotik eta industrialdetik datoz. Bezeroen artean bizilagunak ere baditugu, noski. Lehen afariak ere ematen genituen. Eguneko menuekin jarraitzen dugu, baina afaririk ez dugu ematen dagoeneko. Eta pintxoak lehen baino askoz ere garrantzitsuagoak dira”.

Taberna 07:00etan irekitzen dute, gosariak emateko. Asteburuetan, larunbatean bakarrik irekitzen dute. Larunbat eguerdian asteburuko menu berezia ematen dute. Eramateko janaria ere prestatzen dute. Sare sozialen bidez eskaintzen dute. Eta barrako pintxo eskaintza ikusgarria da

Horretarako, gogor lan egin beharra dago. “Nekatuta gaude dagoeneko, baina Soletea bezalako errekonozimenduek lanean jarraitzeko indarra ematen digute. Bizilagunen onarpena ere badugu: batzuk sarritan etortzen dira, beste batzuk lagun bat ekartzen dute eta pintxoak erakusten dizkiote… Gure pintxoak ez dira Donostiakoak bezalakoak. Hemen betiko sukaldaritza egiten dugu: haragi bolak, mingaina, antxoa dagoenean antxoak, legatza dagoenean legatza, arkume tripotxak, belarria… Lan handia ematen dute eta ez dira barra askotan ikusten. ATA harategiko Juankorekin lan egiten dugu”.

Alameda bezalako jatetxe gutxi gelditzen dira eta, zoritxarrez, Poza anai-arrebek ere ez dute erreleborik izango. “Urte batzuk gehiago jarraituko dugu. Angelek 62 urte ditu, nik 60, nire ahizpak urteren bat gutxiago… Gainera, hirurok elkarrekin lan egitera ohitu gara. Batek alde egiten badu… Ahizpa postreez arduratzen da, ni sukaldeaz eta anaia barraz. Hori bai, denok denetik egiten dugu: zerbitzatu, zuritu… Bestela, ez dago zereginik”. Repsol gidaren errekonozimendua ere jatetxean ospatuko dute: igandean bazkaria egingo dute bikoteekin, seme-alabekin et amarekin.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Gaizka Arakama Urretxuko udal langileak ez ziotela minbizia zuen emaztea zaintzeko baimenik eman salatu du

2026/03/23
Urretxu
2

Urretxuarrak eta zumarragarrak Atharratzen, Korrikaren hasieran

2026/03/25
Urretxu eta Zumarraga
3

Unai Etxeberriak ezin izan du bere lehen apustua irabazi

2026/03/23
Urretxu eta Zumarraga
4

Zumarragako Udalak autobusa jarriko du Grand Prix saiora joateko

2026/03/24
Zumarraga
5

Zumarragako olinpiadaren bigarren edizioan izena emateko epea ireki dute

2026/03/23
Zumarraga
6

Gorka Zufiaurreren egun handia

2026/03/24
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT