Urretxuko Udalak Aniztasun Jaiaren 12. edizioa ospatuko du, maiatzaren 30ean (larunbata) Gernikako Arbola plazan, 10:00etatik 16:00etara.
Hori dela eta, udaleko Aniztasun eta Bizikidetza zerbitzuak herritarrak jaiaren antolaketa parte hartzera animatu nahi ditu. Bilerak ostegunetan izango dira, 17:00etan udaletxeko portaloian. Lehen topaketa apirilaren 16an izango da, eta hortik abiatuta jaia iritsi arte ostegunero elkartuko dira.
Ekitaldi horren helburu nagusia Urretxun elkarrekin bizi diren aniztasun guztiak ospatzea da. Ez hori bakarrik: festaren bitartez Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaia ezagutzera eman nahi du udalak, urte osoan isilpean lanean aritzen diren norbanako, kolektibo eta elkarteek osatzen duten lan mahaia. Bertan antolatzen dira maiatzaren 30ekoa bezalako festak, baina baita lanketa sakonagoak ere.
Festara bueltatuz, urretxuarrei aniztasun ezberdinak ezagutzeko eta ospatzeko aukera emango die. “Aniztasun horiek ospatu beharreko zerbait direla ulertzen dugu, aniztasunak baitira herri bat aberats egiten dutenak. Halako ekintzek, gainera, elkar ezagutzeko eta aurreiritziak gainditzeko aukera bikaina dira”, esan dute udaletik.
Informazio gehiago behar duenak aniztasuna@urretxu.eus helbidera edo 693 900 568 zenbakira jo dezake.
