Korrika gaur goizean iritsi da Urretxu eta Zumarragara eta herria kalera atera da, Korrikaren eta euskararen alde. Adin guztietako urretxuar eta zumarragarrei, legazpiarrak batu zaizkie. Izan ere, oraingoan Korrika ez da Legazpitik pasa eta legazpiarrek beraien herritik gertuen zegoen kilometroa erosi dute. Ehunka lagun elkartu dira. Ondoren, txokolate jana egin dute Areizaga-Kalebarren plazan.
Egun osoan zehar, hainbat ekitaldi izango dira. Korrika Urretxu-Zumarragatik irteten denean, txokolate jana egingo dute Areizaga-Kalebarrenen. 10:30ean haurrentzako jolasak izango dira Ederrena pilotalekuan. 12:00etan erraldoiek eta dultzaineroek kalejira egingo dute. 13:30ean ZU Dantzaz taldeak emanaldia egingo du Ederrena pilotalekuan.
14:30ean herri bazkaria egingo dute Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Bazkalondoa musikaz girotuko dute. 19:30ean Martxoan Bertsoa txapelketako finala jokatuko da Urretxuko gaztetxean. Bukatzeko, Dj festa egingo dute toki berean.
Horra hor Korrikako bideoa eta argazkiak.
