Ekimen hau Zumarragako Udalak sustatu du. Langabezian dauden eta laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendua dago, euren gaitasun profesionalak garatzeko eta etorkizuneko lan aukerak handitzeko helburuz. Azken hilabeteotan, parte hartzaileek 150 orduko Lehen Mailako Profesionaltasun Ziurtagiria lortzera bideratutako prestakuntza jaso dute. Horrez gain, laneko arriskuen prebentzioan, laneratzeko tresnetan eta enplegua bilatzeko tekniketan trebatu dira. Ibilbide hori osatzeko, bakoitzak bere laneratze plana landu du orientatzaile baten laguntzarekin, 16 orduko saioetan. Proiektuak, gainera, 80 orduko praktikak egiteko aukera eskaintzen du, benetako lan inguruneetan esperientzia eskuratzea ahalbidetuz.
Proiektu horren baitan, Zumarragako Udalak enplegu aukerak aztertuko ditu eta inguruko enpresek sei pertsona kontratatuko dituzte gutxienez hiru hilabetez. Proiektua Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza ekonomikoari esker gauzatu da, 32.600 euroko finantzaketarekin. Prestakuntza Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioak eman du.
