Larunbatean euskal sukaldaritza eta mundukoa batzen dituen Sukaldanitzak egitasmoko laugarren eta azken saioa egin zuten, Urretxuko Udalak antolatuta. Beti bezala, parte hartzaileak Goierri kirol elkartearen egoitzan elkartu ziren. Erosketak egin ondoren, elkarrekin kozinatu zuten. Amaieran, elkarrekin prestatutakoa elkarrekin dastatu zuten, familia giroan.
Aurtengo parte hartzea inoizko handiena izan da. “Giro zoragarrian partekatu ditugu bertako eta beste herrialdeetako errezetak. Taldea anitza izan da, zentzu guztietan. Helduak 55 inguru izan dira 2026ko edizioan parte hartu dutenak, haurrak, 16. Zaintzak partekatuak eta elkarlana goraipatzekoa. Esker bereziak Goierri Kirol Elkarteari urtero egiten diguten harrera paregabeagatik”, esan dute antolatzaileek.
