Apirilaren 18an Realak Kopako finala jokatuko du Sevillan Madrilgo Atletico taldearen aurka. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol eta Jasangarritasun eta Mugikortasun departamentuek pantaila erraldoiak jarriko ditu Gipuzkoako hainbat herritan. Horien artean Zumarraga egongo da. Eguraldiak laguntzen badu, pantaila Euskadi plazan jarriko da. Eguraldi txarra iragartzen badute, beste nonbaiten jarriko dute (partida baino egun batzuk lehenago iragarriko dute kokagunea). Pantailaz gain, musika, janaria eta edaria egongo dira.
Festa 17:30ean hasiko da. 17:30etik 19:30era txaranga batek herriko kaleetan joko du. Ondoren, txarangak Fan Zone delakoan joko du (plazan). Txarangaz gain, Djak, puzgarriak, aurpegi margolariak eta sorpresak izango dira. Partida 21:00etan hasiko da.
Aldundiak Zarautzen, Tolosan eta Lasarte-Orian ere pantailak jarriko ditu. Lurraldebusek autobus bereziak jarriko ditu inguruko herrietatik herri horietara partida ikustera joateko.
