Otamotz webgunearen ataletako bat Otamotz aldizkariari eskainitakoa da. Bertan, 1993tik 2012ko urtarrilera arte argitaratu ziren 176 aleak kontsulta daitezke. Urretxu eta Zumarraga eta herritarrak asko aldatu dira ordutik hona… Ostiralero ale bat argitaratuko dugu. Aste honetakoa hirugarren alea da. Hirugarren alea 1995eko otsailean argitaratu zen. Ale hartan Korrika, Edurne Iturbe trikitilaria, suhiltzaileak, Aste Santua eta zezenak izan ziren hizpide, besteak beste. Kaleko Galdera eta zorion agurren atala ez ziren falta, noski.
