Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Hirigintza

109 urteko etxearen zaharberritzea

Urretxu

Isabeleko zubiaren ondoan dagoen Joquin Albisuaren etxeak, zaharberritze ikusgarria izan behar du: eraikina hustuko dute eta hamabi etxebizitza egingo dituzte lau solairutan

2026/04/01
Otamotz

Urretxuko etxe zaharrenetako batek, Isabeleko zubiaren ondoan dagoen Joquin Albisuaren etxeak, zaharberritze ikusgarria izan behar du. Etxea hustuko dute eta hamabi etxebizitza egingo dituzte lau solairutan: hiru solairuko. Gainera, etxearen azpialdean zortzi garaje egingo dituzte, bi solairutan (batean hiru eta bestean bost). Tokia ahalik eta gehien baliatzeko, autoak karga jasogailu bidez jaitsiko dira garajearen goiko solairutik beheko solairura. Goiko solairuan hiru garaje egongo dira eta behekoan bost.

Albisuatarren etxeak 109 urte ditu. Etxe hau oso berezia eta ezaguna da, bere historiagatik eta toki estrategikoan dagoelako. Izan ere, Urretxuko eta Zumarragako mugan dago. Egun bi herriak lotzen dituzten lau zubi daude, baina garai batean bi bakarrik zeuden. Milaka lagun pasa dira Albisuatarren etxe ondotik, geltokira, ikastolara edo Goldenera bidean.

Obra Pisuzahar Elorgak sustatu du. «Erreka eta errepidea gertu daudenez, obra konplexua da. Sotoan hormigoizko horma bat altxatuko dugu, errekak obran eraginik izan ez dezan. Zigilatuta egongo da, urik sartu ez dadin», esan du Felix Garcia promotoreak. «Etxeari dagokionez, harrizko hiru hormak bere horretan utziko ditugu. Errekara ematen duen horma egurrezkoa da eta aldatu egingo dugu. Balkoiak aluminiozkoak izango dira, baina egur tankera izango dute. Fatxadan Werzalit izeneko material bat erabiliko dugu, hori ere egur tankerakoa. Arkitektoa Pedro Izaskun da, Donostiako Soroa estudiokoa».

Hiru logelako etxebizitzakoak, bi logelakoak eta logela bakarrekoak egingo dituzte. Dagoeneko salgai daude, gune-inmo.com webgunean. Obra Urretxuko Udalak lizentzia eman bezain laister hasiko da. Obrak bi urteko iraupena izango du.

Etxe berria Pisuzahar Elorgak egingo du eta jatorrizkoa nork egin zuen jakiteko etxea begiratu besterik ez dago: horma batean jarritako azuleju batzuetan eraikuntza urtea eta inizial batzuk ikus daitezke: J.A. eta 1917. Inizial horiek etxea eraiki zuen gizonarenak dira: Joaquin Albisuarenak.

Busca Sagastizabal

Albisua okina zen eta Busca Sagastizabal konpositoreari eta bere emazteari erosi zien lursaila. Orubea Busca Sagastizabalen emaztearen gurasoena zen. Ezkondu zenean, bere alabari eman zioten dote bezala. Albisuak erosi zuenean, Busca Sagastizabal eta bere emaztea Madrilen bizi ziren dagoeneko.

Okinak Juan Cruz Mendiola eraikitzaileari esan zion etxea eraikitzeko. Garesti atera zitzaiola iruditu zitzaion. Handik urte batzuetara beste etxe bat eraiki zuen, fruta-saltzaileen etxea bezala ezagutzen dena, eta kontu guztien ardura berak hartzea erabaki zuen.

Eraikin originalak zazpi etxebizitza ditu: bi solairu bakoitzean eta beste bat teilatupean. Azaldu bezala, berriak hamabi izango ditu. Izan ere, egungo etxebizitzak txikiagoak dira. Ez dute etxebizitzak saltzeko arazorik izango, eraikina toki onean baitago: geltokira eta ikastolara bidean eta bi herrien arteko zubietako baten ondoan.

Kokapen on hori dela eta, denda asko egon dira etxe azpiko lokaletan: Albisuatarren okindegia eta janari-denda, Pereztarren tipula eta baratxuri denda, Arrietatarren bizartegia, Julianen harategia… Egun etxe azpian ez dago negoziorik, baina duela gutxira arte lehenengo solairuan Arantxa eta Garbiñe Albisua ahizpen Algar estetika egon da. Arantxa eta Garbiñe Joaquin Albisuaren birbilobak dira.

1917tik 2026ra

Eraikin berriak ez du lokal komertzialik izango. Izan ere, zoritxarrez ez da lokal hutsik falta gure herrietan. Gauzak asko aldatu dira 1917tik hona. Garai hartan erosketa ia guztiak herrian egiten ziren. Apenas zegoen autorik, Internet eta Amazon ez ziren existitzen… 

Beste gauza batzuk apenas aldatu dira, ordea. Mundua oso nahastua zegoen orduan ere: Urriko Iraultza urte hartan izan zen, Lehen Mundu Gerra bete-betean zegoen… eta Amerikako Estatu Batuek Irla Birjinak erosi zizkion Danimarkari!

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Bi herri Korrikan, bi herri euskararen alde

2026/03/28
Urretxu eta Zumarraga
2

Aldundiak pantaila erraldoia jarriko du Zumarragako plazan, Kopako finala ikusteko

2026/03/31
Zumarraga
3

Korrika badator: ibilbidea eta ekitaldiak

2026/03/27
Urretxu eta Zumarraga
4

300 lagunek eman dute izena 'Grand Prix' telebista saiora joateko

2026/03/27
Zumarraga
5

Korrika Txikia egin dute Urretxu eta Zumarragako ikastetxeetako haurrek

2026/03/27
Urretxu eta Zumarraga
6

Unax Ormaetxea eta Aetz Lasaren garaipena

2026/03/28
Urretxu,Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT